Itxi

Lekuek giharretako lesioa du eskuineko aduktorean

Baliteke Iñigo Lekue Betisen aurkako partidarako prest ez egotea, astearte goizean Lezaman entrenatzen ari zela lesioa min hartu du eta.

Iñigo Lekue. Irudia: Athletic Club

Iñigo Lekuek, Athleticen hegalekoak, giharretako lesio "moderatua" du eskuin hankako aduktore luzean, klubak astearte honetan jakitera eman duenez. Hori dela eta, baliteke jokalari zuri-gorria prest ez egotea datorren igandean Real Betisen aurka Cartuja futbol-zelaian jokatuko den partidurako.

Lezamako entrenamendu saioan hartu du min jokalariak, eta talde zuri-gorriak igorritako mediku-txostenaren arabera, "eboluzioaren zain" geratu da, epe-zehatzik eman gabe.

 

Lekuek ez du oraindik minuturik jokatu Ligako lehen bi jardunaldietan, Sevillaren eta Rayo Vallecanoren aurka, eta, inkogniten zerrendara batuko da dagoeneko ahuldutako defentsa batean. Ernesto Valverderen taldeak ezin izango ditu zelairatu Unai Egiluz, eskuin belaunean lesio larria duelako, ezta Yeray Alvarez, UEFAk behin-behinean jokatu gabe utzi baitu.

Albisteak (1)