Itxi

ZIGORRAK

Lau partidako zigorra Valverdek, eta hiru Padillak, Betisen aurkako partidan ateratako txartel gorriengatik

AGENCIAS | EITB MEDIA

Entrenatzaile zuri-gorriari ezarritako zigorraren oinarrian, arbitroari protesta egitea (bi partida) eta gutxiespen edo begirunerik eza adieraztea (bi partida) daude.

Ernesto Valverde, en un encuentro con el Atheltic. Foto: EFE

Ernesto Valverde Athleticen entrenatzaileari lau partidako zigorra ezarri dio Espainiako Futbol Federazioko Diziplina Batzordeak, Betisen aurkako EA Sports Ligako partidan (3. jardunaldia) txartel gorria atera zioten eta. Alex Padilla ordezko atezainak hiru partidako zigorraldia bete beharko ditu, hari ere txartel gorria erakutsi baitzion epaileak.

Cartujan jokatutako neurketako azken minutuetan egotzi zuen Athleticen entrenatzailea Isidro Diaz de Mera epaileak. Hala, Diziplina Batzordeak bi neurketako zigorra ezarri dio Valverderi egindako protestengatik, Diziplina Kodearen 52. artikulua aplikatuz, eta bi gehiago, epaile taldeko kideekiko mespretxuzko edo begirunerik gabeko jarrera izateagatik, artikulu beraren arabera.

Epailearen aktaren arabera, Valverde 99. minutuan kanporatu zuten, epailearen erabaki baten aurka modu nabarmenean protesta egiteagatik, eta, ondoren, entrenatzaileari dagokion eremu teknikotik atera eta txaloka aritzeagatik.

Bestalde, Padilla ordezko atezainak, aulkian zegoenak, luzapenean eta denbora galtzen saiatzeko asmoz, zelaira baloi bat botatzeagatik egotzi zuen epaileak, eta arrazoi horregatik hiru neurketako zigorraldia ezarri diote.

Lau partidako zigorra Arbillarentzat

Anaitz Arbilla Eibar taldeko atzelariari ere lau partidako zigorra ezarri diote, Huescaren aurka, Hypermotion Ligako hirugarren jardunaldiko partidan, txartel gorria atera baitzion eaileak

Arbillaren aurkako zigorra Huescako Oscar Sielva aurkariari egindako eraso fisiko baten ondorio izan zen.

Albisteak (3)