Itxi

Erabakia

UEFAk hamar hilabeteko zigorra ezarri dio Yeray Alvarezi

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Leer en Castellano

Athleticeko jokalaria zigortuta zegoen, behin-behinean, joan den ekainaren 2an Manchester Uniteden kontrako Europa Ligako partidaren osteko kontrol batean positibo eman zuen eta. Erabakiaren arabera, otsailaren 2an hasi ahal izango da berriz entrenatzen, eta apirilaren 2tik aurrera, lehiatzen.

Yeray Alvarezen artxiboko irudia. EFE

Yeray Alvarez Athleticeko jokalariak 10 hilabeteko zigorra bete beharko du, Europa Ligako Manchester Uniteden aurkako partidako kontrol batean positibo eman eman zuen eta, UEFAk ebatzitakoren arabera, dopingaren aurkako arauak nahi gabe urratzeagatik.

UEFAk astelehen honetan eman du futbolariari ezarritako zigorraren berri. Joan den ekainaren 2tik zigortuta zegoen, behin-behinean, eta datorren apirilaren 2ra arte iraungo du. Otsailaren 2an hasi ahal izango da entrenatzen.

Albisteak (1)