Min hartuta
Beñat Pradosek lesioa du ezker belaunean
EITB Media
Talde zuri-gorriak argitu duenez, erdilari nafarrak "joan den asteko entrenamendu batean" hartu zuen min, eta "bilakaeraren zain" dago.
Beñat Prados, Betisen aurka jokatutako azken partidan. Argazkia: Europa Press
Beñat Prados Athletic Clubeko jokalariak "entorsis" bat du esker belaunean. Talde zuri-gorriak argitaratutako parte medikoak azaldu duenez, erdilari nafarrak "joan den asteko entrenamendu batean" hartu zuen min, eta "bilakaeraren zain" dago.
Era berean, Nico Williams eta Iñigo Lekue giharretako lesioak sendatzeko prozesuan daude, eta Alex Padilla ere baja izango da, La Cartujan ikusitako txartel gorria dela eta.
Nicok giharretako lesio moderatua du ezker aduktorean, igandean Espainiako selekzioarekin Turkian egin zuena, eta aste batzuetan ezin izango du jokatu. Antzeko arazo fisiko batetik, abuztuaren 26an diagnostikatutako eskuin aduktoreko lesio moderatu batetik, Lekue osatzen ari da.
Iñigo Ruiz de Galarreta, ostera, jokatzeko prest izango du Ernesto Valverdek. Erdilariak Betisen aurkako partida galdu zuen giharretako gainkarga baten ondorioz, baina aste honetan normaltasunez entrenatu du eta, itxura guztien arabera, entrenatzailearen esanetara egongo da b