Itxi

ATHLETIC CLUB

Amaitu da Pekeren etapa Athleticen

Leer en Castellano

Klub zuri-gorriak ofizial egin du aurrelariarekin lortu duen akordioa bere kontratua bertan behera uzteko. Hasiera batean, 2026ko ekainaren 30era arte luzatzen zen hori.

Ainize Barea, 'Peke'. Argazkia: Athletic Club

Ainize Barea, Peke izenez ezagunagoa, eta Athletic Cluben arteko istorioa bere amaierara iritsi da. Talde zuri-gorriak astelehen honetan egin du ofizial aurrelari bizkaitarrarekin akordioa lortu duela bere kontratua bertan behera uzteko, nahiz eta hasiera batean 2026ko ekainaren 30era arte luzatu.

Pekek 33 urte ditu, eta 2021eko udan iritsi zen Lezamara, Deportivo Abancan aritu ostean. Ordutik, 63 partidu ofizialetan defendatu du elastiko zuri-gorria, eta 10 gol egin ditu.

Bilbon egindako ibilbideak eten bat izan zuen 2024ko martxotik aurrera, orduan hartu baitzuen kirol-baja bat haurdunaldiagatik. Bakarkako lanean hilabete batzuk eman ondoren, 2025eko urtarrilean itzuli zen entrenamenduetara.

Azken denboraldiaurre honetan, aurrelariak hiru partidatan hartu du parte eta Javi Lergak Ligako lehen bi jardunaldietarako egin zituen deialdietan sartu zen, Tenerife eta Bartzelonaren aurka. Hala ere, ez zuen minuturik izan konpromiso horietako batean ere.