EA Sports Liga
Athleticek ez du bere lehen zati ona aprobetxatu, eta galdu egin du Vila-realen aurka (1-0)
I. G. | EITB
Zuri-gorriek ez dituzte lehen zatiko aukerak baliatu, eta garesti ordaindu dute bigarrenean.
Lekue, Vila-realen aurka. Argazkia: EFE
EA Sports Ligako 7. jardunaldian, Athleticek ez ditu lehen zatian izan dituen aukera onak aprobetxatu, eta garesti ordaindu du Vila-realen aurka galduta (1-0).
Bilboko taldeak lehen minututik presionatu du Vila-realen baloiaren irteera, haren zelai erdia partidatik deskonektatuta utzita. Sancetek hiru jaurtiketa egin ditu, eta Unai Simon Peperen gerturatzeak zapuzteaz arduratu da.
Guruzetak ere gertu izan du gola, Sanceten asistentzia bikainaren ostean, baina Luiz Juniorrek urrundu egin du aurrelariaren jaurtiketa.
Atsedenaldiaren ostean, Vila-realek jokoa orekatu du eta Athletici arazoak pilatu zaizkio defentsan. Marcelinok asmatu egin du Moleiro sartuta, garaipenaren gola eman baitio bere taldeari zelaian bost minutu zeramatzanean.