Itxi

Saudi Arabian

Athleticek Bartzelonaren aurka jokatuko du Superkopako finalerdia urtarrilaren 7an edo 8an, Jiddan

EITB Media

Leer en Castellano

Beste finalerdia Atletico Madrilen eta Real Madrilen arteko norgehiagoka izango da. Finalerdiak jokatzeko hurrenkera hurrengo egunetan egingo den zozketaren bidez erabakiko da. Partidak 20:00etan jokatuko dira.

Iazko Superkopan finalerdian Unai Simonen egindako geldiketa. Artxiboko argazkia: EFE

Athleticek Bartzelonaren aurka jokatuko du Superkopako finalerdia urtarrilaren 7an edo 8an, Jiddan (Saudi Arabia). Partida King Abdullah Sports City estadioan jokatuko da urtarrilaren 7an edo 8an, 20:00etan. Beste finalerdia Atletico Madrilen eta Real Madrilen arteko norgehiagoka izango da.

Horrela, Superkoparen hurrengo edizioa Jiddan (Saudi Arabia), King Abdullah Sports City estadioan, jokatuko dela baieztatu du RFEFk. Finalerdietarako sailkatzeko partidak urtarrilaren 7an eta 8an jokatuko dira.

Finalerdiak jokatzeko hurrenkera hurrengo egunetan egingo den zozketa baten bidez erabakiko da. Partidak 20:00etan jokatuko dira (22:00etan, Saudi Arabian).

Finalerako txartela lortzen duten taldeek urtarrilaren 11n, igandean, jokatuko dute, ordu berean.