EA Sports Liga
Asko sufritutako garaipena, bolada txarrari amaiera emateko (2-1)
L. E. A. | EITB
Iñaki Williamsek, penaltiz, eta Regok egindako golek behar-beharrezkoa zuen garaipena eman die bilbotarrei. Jagoba Arrasateren Mallorcak asko estutu ditu bilbotarrek bigarren zatian.
Athleticeko jokalariak, Iñaki Williamsen gola ospatzen. Argazkia: Efe.
Athleticek Mallorcari 2-1 irabazita eten du azken sei partidetako bolada txarra. LaLigan jokatutako azken lau neurketetan eta Txapeldunen Ligan jokatutako azken bietan, bilbotarrek ez dute garaipenik lortu.
Iñaki Williams, penaltiz, eta Alejandro Rego izan dira bizkaitarren golegileak. Mallorcaren gola Samu Costak egin du.
Aulkian bi berritasun izan dira: Nico Williams ordezkoekin eseri da, bere lesiotik sendatuta, eta Ernesto Valverde ere bere lekura itzuli da, lau partidetako zigorra bete ostean.
Lehoiak erasokor ater dira eta gola egiteko aukera argiak sortu dituzte lehen minutuetan. 7. minutuan epaileak Iñaki Williamsi egindako penaltia adierazi du, korner baten ondorioz sortutako jokaldia VARean aztertu ostean.
Athleticeko aurrelaria lurrera bota dute baloia errematatzera joan denean.
Penaltia Iñakik berak jaurti eta sartu du, Leo Roman atezainak asmoa igarri dion arren. Baloia Romanen gorputzaren azpitik igarota sartu da ate barrura.
Ondorengo minutuetan, Athleticek jaun eta jabe izaten jarraitu du. Bigarren zatian, Iñakik zelaia utzi behar izan du, min hartuta, eta Nico anaia sartu da bere ordez.
Banakoa 77. minutuan iritsi da, Samu Costak egindako erdiraketa-jaurtiketa batean.
5 minutu geroago, bilbotarrek bigarrena egin dute. Rego izan da golegilea.
Horrela, hiru puntuak Bilbon geratu dira, puntu garrantzitsuak, datorren asteburuko atsedenaldiaren atarian.