Lesioa
Iñaki Williamsen giharretako lesioa larria da, eta ez da iritsiko Realaren aurkako derbira
EITB
Iñakik "lesio muskular larria du eskuin hankako aduktore luzean, tendoietako afekzioarekin".
Iñaki Williams. Argazkia: EFE
Iñaki Williamsek asteazkenean Qarabagen aurkako partidan San Mamesen egin zuen giharretako lesioa "larria" da, Athleticek ostiral honetan iragarri duenez.
Zuri-gorria bajan egongo da hainbat partidatan, Realaren aurkako derbian, besteak beste. Ernesto Valverde entrenatzaileak prentsaurrekoan argitu du ez duela uste jokalaria 11. jardunaldiko derbirako osatuko denik.
"Iñaki Williams jokalariari egindako proba osagarrien ondoren, tendoian eragina duen eskuin hankako aduktore luzean lesio muskulara duela egiaztatu da", dio Athleticek bere webean zabaldutako mediku-txostenak. Qarabagen aurkako neurketako 38. minutuan ordezkatu behar izan zuten, eta Alex Berenguer sartu zen haren ordez.