Kargatzen...
Itxi

BBVA Liga

Athleticek sailkapenaren erdialdean bukatu du urtea

Erredakzioa

Talde zuri-gorria BBVA Ligako hamahirugarren postuan dago Europa Ligako postuetatik eta jaitsieratik sei puntura. Kopatik eta txapelketa europarretatik kanporatuta geratu da talde bizkaitarra.

Ander Herrera eta Hugo Mallon San Mamesen jokatutako Athletic-Celta partidan. Argazkia: EFE

Athleticek denboraldi hasiera irregularra egin du. Europa Ligatik eta Errege Kopatik kanporatuta geratuta talde zuri-gorria, eta BBVA Ligako sailkapenaren erdialdean dago taldea, 21 punturekin. Athleticek sei puntura ditu Europa Ligako postuak, eta seira dauzka jaitsiera postuak ere.

 

Denboraldia Betsien aurka (3-5) eta Atletico Madrilen aurka (4-0) galduz hasi zuen Athleticek. Gol asko hartu zituen talde zuri-gorriak lehen bi jardunaldietan, eta defentsako lanak kezkak sortzen zituen. Hirugarren jardunaldian, ordea, denboraldiko lehen garaipena lortu zuten, San Mamesen Valladolidi 2-0 irabazita. Ondoren bi berdinketa jarraian lortu zituen talde zuri-gorriak: Hiruna (3-3) Espanyolen aurka Cornella-El Praten, eta golik gabe (0-0) Malagaren aurka San Mamesen.

 

Bazirudien taldea hobetzen ari zela, eta bolada onean sartuko zela, baina ez zen hala izan. Seigarren jardunaldian euskal derbia jokatu zuen Athleticek Anoetan, eta Realak 2-0 irabazi zuen. Derbiko kolpetik, ordea, azkar suspertu zen Athletic San Mamesen Osasunari 1-0 irabazita. Ondoren, ordea, bi porrot etorri ziren jarraian: Mestallan Valentziaren aurka (3-2), eta San Mamesen Getaferen aurka (1-2).

 

Hamargharren eta hamaikagarren jardunaldietan lortu zuen Athleticek bi garaipen jarraian eskuratzea. Granadari 1-2 irabazi zion Athleticek Los Carmenesen, eta Sevillari 2-1 irabazi zion Katedralean. Zuri-gorriek arnasa hartu zuten Real Madril eta Bartzelona ahal guztidunen aurka jokatu aurretik. Bernabeun eta Camp Noun jipoi galantak hartu zituen Athleticek. 5-1eko emaitzarekin galdu zuten zuri-gorriek bi zelai hauetan. Bi partida hauen artean, Deportivoren aurka 1-1 berdindu zuten zuri-gorriek etxean.

 

Egoera kaskarrean iritsi zen Athletic Gabonetako geldialdiaren aurreko azken hiru jardunaldietara. Egoera, ordea, asko hobetu zen Celtaren aurka (1-0) eta Mallorcaren aurka (0-1) irabazita. Urteko azken jardunaldian, hirugarren garaipena jarrain lortzeko aukera izan zuen Athletixek, baina Zaragozaren aurka galdu zuen San Mamesen (0-2).

Albisteak (3)