Levanteren aura
Iraizozek 200. partida jokatuko du larunbat honetan Lehen Mailan
Erredakzioa
Nafarra hasierako hamaikakoan aritu da Bilbora heldu zenetik, Joaquin Caparrosekin eta baita Marcelo Bielsarekin ere. Athleticekin duen kontratua 2015. urteko ekainaren 30ean bukatzen zaio.
Gorka Iraizoz Athleticeko atezainak 200. partida jokatuko du larunbat honetan Lehen Mailan, talde zuri-gorriak Levanteren aurka jokatuko duen partidan.
Iraizozek Espanyolekin egin zuen debuta Lehen Mailan, 2005. urteko abenduaren 21ean. Kataluniako taldearekin 23 partida jokatu zituen, Athleticekin fitxatu zuen arte.
Nafarra hasierako hamaikakoan aritu da Bilbora heldu zenetik, Joaquin Caparrosekin eta baita Marcelo Bielsarekin ere. Athleticekin duen kontratua 2015. urteko ekainaren 30ean bukatzen zaio.