Botilakada Sevillan
Armandori eraso egin zion zalearen absoluzioaren aurka egin dute
Erredakzioa
Absoluzioa atzera botatzeko eskatu dio Fiskaltzak Sevillako Auzitegiari. Era berean, erasotzaileari bi urteko kartzela-zigorra eta 12 hilabeteko isuna ezartzea eskatu dio.
Betiseko jarraitzaile batek Armando Ribeiro Athleticeko atezain ohiari botila bat bota zion partidan zehar eta kirolaria zauritu zuen. Gainera, neurketa bertan behera geratu zen eta futbol-zelaian liskarrak izan ziren. Zalea absolbitu egin zuen epaileak, baina Sevillako Fiskaltza ez dago ados eta helegitea aurkeztea erabaki du.
Absoluzioa atzera botatzeko eskatu dio Fiskaltzak Sevillako Auzitegiari. Era berean, 42 urteko Carmelo P.R.ri bi urteko kartzela-zigorra eta 12 hilabeteko isuna ezartzea eskatu dio.
Iragan urrian, Sevillako epaitegi batek zalea absolbitu zuen, jokalaria jotzeko borondaterik izan ez zuelako eta istiluak beste gertakari batzuen ondorioz jazo zirelako.
Istiluak Betis-Athletic norgehiagokan zehar jazo ziren, 2008ko martxoaren 15ean. Armandok botilakada jaso eta begi batean min hartu zuen. Hiru puntu eman behar izan zizkioten eta osatzeko 11 egun behar izan zituen Armandok.