Urteko azken entrenamendua
Amorebieta eta Iturraspe, Levanteren aurka jokatzeko prest
Erredakzioa
Biak 2013. urteko lehen partida jokatzeko prest daude, larunbat honetan Levanteren aurka (16:00etan).
2012. urteko azken entrenamendu egin du gaur Athleticek Lezaman, eta lan-saioan ikusitakoaren arabera, Levanteren aurka jokatzeko prest daude Fernando Amorebieta eta Ander Iturraspe. Ezin izan zuten Zaragozaren aurkako neurketan parha hartu, baina dagoeneko sendatu dira.
Gainera, Iñigo Perez eta Jon Aurtenetxe Xabi Clemente prestatzaile fisikoaren aginduetara aritu dira. Asteartean, Urte Berri egunean, atsedena izango dute Athleticeko jokalariek, eta asteazkenean, 10:00etatik aurrera, lanera itzuliko dira.