Hiru jokalari garrantzitsu
Iturraspek, Ramalhok eta Saboritek akordioak berritu dituzte
Erredakzioa
Athleticek 2017ko ekainera arte kontratua berritu dio erdilari bizkaitarrari, 2015era arte Ramalhori, eta 2016ra arte Enric Saboriti.
Athletic eta Ander Iturraspe, Jonas Ramalho eta Enric Saborit kontratuak berritzeko akordioetara iritsi dira. Bilboko taldeak hiru jokalari gazteei akordioak berritu dizkie, etorkizuneko taldearen oinarri izan daitezkeen mutilak hain zuzen ere.
Ander Iturraspek 2017ko ekainaren 30era arte luzatu du akordioa, eta bere desegite klausula 40 milioi euroko izango da. Jonas Ramalhok 2015eko ekainera arte berritu du (beste denboraldi batez luzateko aukerarekin), eta bere desegite klausula 25 milioi euroko izango da. Enric Saborit Bilbao Athleticeko jokalariak 2016ko ekainera arte zuri-gorri izaten jarraituko du, eta bere desegite klausula 25 milioi euroko izango da.