Larunbatean 16:00etan
Athleticek Europara hurbiltzea du helburu
Erredakzioa
Levanteren aurka, Aurtenetxe lesionatuaren lekua hartuko du De Marcosek ezker hegalean, eta Gurpegui euskarrian arituko da.
Athleticek Levanterekin neurtuko ditu indarrak larunbat honetan Ciutat de Valencia futbol-zelaian (16:00), 2013. urteko aurreneko partidan. Zuri-gorriek Zaragozaren aurka jasotako porrot mingarria ahaztu nahi dute eta Levante irabazita Europara begira jarri.
Bielsaren taldeak sei puntura ditu Europako postuak eta bai jaitsierakoak ere. Athletic bolada ona berreskuratzera behartuta dago eta aurreneko pausua Levanteren aurka eman nahi du.
Oscar de Marcosek ezker hegalean jokatuko du Jon Aurtenetxe lesionatuaren ordez, eta Carlos Gurpegui euskarrian arituko da. Horiek izango dira Marcelo Bielsak zelairatuko duen hamaikakoaren nobedade nagusiak.
Ustezko hamaikakoak:
Levante UD: Munua; Lell, Navarro, Ballesteros, Juanfran; El Zhar, Diop, Iborra, Ruben, Michel; eta Roger edo Angel.
Athletic Club: Iraizoz; Iraola, Ekiza, Laporte, De Marcos; Gurpegui; Susaeta, Herrera, Muniain, Ibai Gomez; eta Aduriz.
Epailea: Paradas Romero
Futbol-zelaia: Ciudad de Valencia.
Ordua: 16:00.