Ahul defentsan
Athleticek gol gehiegi jaso ditu aurreneko itzulian
Erredakzioa
Zuri-gorriek 39 gol jaso dituzte, eta defentsan euren historiako markarik kaskarrena berdintzea lortu dute (1948-1949 denboraldia).
Athleticek 39 gol jaso ditu lehenengo itzulian, eta bere historiako markarik kaskarrena berdintzea lortu du, 1948-1949 denboraldian ere 39 gol jaso baitzituen. Hala ere, 48-49 denboraldian 39 golak 13 partidatan jaso zituen Bilboko klubak.
Azkeneko 25 urteetan, ligak 20 edo 22 talde izan dituenetik, Athleticek 2002-2003 denboraldian jaso izan ditu gol gehien aurreneko itzuli baten (35 gol).
Gainera, aurreko denboraldian (2001-2002), zuri-gorriek euren historiako markarik kaskarrena lortu zuten guztira 66 gol jasora (25 lehenengo itzulian, eta 41 bigarrenean).
Iaz, Marcelo Bielsaren esanetara, aurreneko itzulian 25 gol jaso zituzten zuri-gorriek, aurten baino 14 gutxiago.