Ostiralean San Mamesen
Athletic-Reala derbia otsailaren 22an jokatuko da, 21:30ean
Erredakzioa
Ostiralean jokatuko da zuri-gorrien eta txuri-urdinen arteko derbia San Mamesen. Osasunak otsailaren 25ean jokatuko du Levanteren aurka Ciutat de Valencian, 21:00etan.
Athleticek eta Realak euskal derbia jokatuko dute otsailaren 22an, ostiralean, 21:30ean. San Mamesen jokatuko da BBVA Ligako 25. jardunaldiari dagokion partida. Hala jakinarazi du Espainiako Futbol Liga Profesionalak (LFP).
Osasunak, bestalde, otsailaren 25ean (astelehena) jokatuko du Levanteren aurka Ciutat de Valencia zelaian, 21:00etan. Deportivo-Real Madril (20:00etan) eta Bartzelona-Sevilla (22:00etan) partidak, otsailaren 23an jokatuko dira.
BBVA Ligako 25.jardunaldiko partiden ordutegiak:
Otsailaren 22a, ostirala:
21:30ean, Athletic-Reala
Otsailaren 23a, larunbata:
16:00etan, Mallorca-Getafe
18:00etan, Zaragoza-Valentzia
20:00etan, Deportivo-Real Madril
22:00etan, Bartzelona-Sevilla
Otsailaren 24a, igandea:
12:00etan, Rayo Vallecano-Valladolid
17:00etan, Celta-Granada.
19:00etan, Atletico Madril-Espanyol
21:00etan, Betis-Malaga
Otsailaren 25a, astelehena:
21:00etan, Levante-Osasuna