Itxi

Larunbatean Rosaledan

Bielsak aulkian utziko du Iraizoz, eta Raulek jokatuko du

Erredakzioa

Muniainek min hartuta jarraitzen du, eta deialditik at geratu da. Ibai Gomezek hasieratik jokatuko du. Gurpegui eta Llorente deialdian sartu dira

Gurpegui deialdira itzuli da. Argazkia: EFE

Athleticek Malagaren aurka jokatuko du larunbat honetan Rosaledan (18:00etan). Taldeak ostiral honetan egin du asteko azken entrenamendua Lezaman, eta Marcelo Bielsak deialdia eman du. Fernando Llorente eta Carlos Gurpegui dira deialdiko berritasunak. Gainera, Iraizoz aulkian geldituko da, eta bere ordez Raul Fernandezek jokatuko du.

Bielsak ez du hamaikakoa konfirmatu, baina Gurpegui eta Laporte izango dira erdiko defentsak, eta Ibai Gomezek ere hasieratik jokatuko du Muniain baja baita. Jokalari nafarrak min hartuta jarraitzen du, eta deialditik at geratu da.

Hau da Bielsak Malagaren aurka jokatzeko eman duen deialdia: Iraizoz, Toquero, Aurtenetxe, Laporte, San Jose, Iturraspe, Llorente, De Marcos, Ibai, Raul, Susaeta, Iraola, Gurpegui Aduriz, Ander Herrera, Castillo, Igor Martinez eta Ramalho.

Albisteak (3)