Itxi

Kezka

Azken 63 urteetako Athletic makalena

Erredakzioa

Talde zuri-gorriak gol mordoa jaso ditu dagoeneko, eta arlo horretan azken hamarkadetako ahulena da Athleticen historian. Bizkaitarrek 50 gol hartu dituzte 25 partidatan.

Athleticen entrenamendu bat. Argazkia: EFE

63 urte dira Athleticek Ligan hainbeste gol jasotzen ez zituela. Zuri-gorriek 50 gol hartu dituzte 25 jardunalditan. Bilbotarrek jaitsiera postuak hiru puntura dituzte soilik, eta Osasunaren azken garaipenak egoera okertu du.

50 gol, 1949-50 denboraldian bakarrik Athleticek gol gehiago jaso zituen. Hala ere, duela 63 urte futbola ezberdina zen, orduan bizkaitarrek 70 gol sartu baitzituzten, eta Ligak 26 jardunaldi zituen soilik.

Taldeak atzealdean ahultasun kezkagarria azaldu du orain arte, eta atezainen inguruko eztabaida azken asteetan areagotu da. Arrazoiak asko dira, baina bata edo bestea izan, bizkaitarrek hondoa jo zuten iragan derbian eta azken jardunaldiko gainerako emaitzek ez dute batere lagundu.

Celtaren garaipenak jaitsiera hiru puntura utzi zuen, eta Osasunak Ciutat de Valencia futbol-zelaian lortutako garaipenak talde zuri-gorria postu bat gehiago jaistea ekarri du (16). Talde bilbotarraren eta jaitsiera postuen artean talde bakarra dago orain, Zaragoza.

Albisteak (3)