Itxi

Indarberrituta

De Marcos: 'Garaipenak lasaitasun handia eman digu'

Erredakzioa

Athleticeko zelai erdiko jokalariaren ustez, garaipena beharrezkoa zuen taldeak, eta Osasunaren aurka hiru puntuak eskuratuta gauzak beste era batera ikusten dituztela esan du.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Oscar De Marcos Athleticeko jokalaria pozik azaldu da Lezamako prentsa aretoan, taldeak Osasunaren aurka garaipen garrantzitsua lortu zuelako. "Garaipena beharrezkoa zen, eta behingoz Sadarren lortu genuen. Hiru puntuak bikain etorri zaizkigu, eta burua lasaiago daukagu orain. Hiru puntuak oso garrantzitsuak ziren, eta hori jokalarien animoan igartzen da. Gauzak poztasun handiagoz ikusten ditugu", esan du De Marcosek.

Jokalari zuri-gorriak adierazi duenez, taldea beti bat eginda egon da: "Athleticek duen bertuteetako bat horixe izan da, beti bat eginda egon garela. Partida amaieran nola besarkatu ginen ikustea besterik ez dago".

"Uste dut Sadarren talde gutxik eskaini dutela joko polita. Zelaiak eskatzen zuenera egokitu ginen, eta asko balio duen garaipena lortu genuen", gaineratu du De Marcosek.

Gorka Iraizoz hamaikakora itzuli zen Osasunaren aurka, eta Oscar de Marcosek horretaz hitz egin du: "Gorkak egoera asko bizi izan ditu, eta guztietarako prest dago. Osasunaren aurka partida bikaina jokatu zuen, eta horrek konfiantza emango dio".

Athleticek Valentziaren aurka jokatuko du igandean San Mamesen, 12:00etan. Partida gogorra espero du Athleticeko erdilariak: "Etxeko partidetan daramagun bolada txarrari amaiera ematea espero dugu".

Albisteak (2)

Bideoak (1)