Igandean, 12:00etan
Muniain eta Isma Lopez, deialdiko aurpegi berriak
Erredakzioa
Iker Muniain taldera itzuliko da partida bateko zigorra bete ostean, baina Ander Herreraren postua Iturraspek hartuko duela dirudi.
Iker Munian eta Ismael Lopez Valentziaren aurkako norgehiagokako deialdira itzuli dira. Marcelo Bielsak 19 jokalari deitu ditu, eta bat partidatik at utzi beharko du. Ander Herrerak partida bateko zigorra bete beharko du bosgarren txartel horia ikusi ondoren, eta erdilariaren postua Iturraspek hartuko duela dirudi.
Muniain zigorra bete zuen Osasunaren aurka, eta hasierako hamaikakora itzultzeko abagunea izan dezake. Ismael Lopez nafarra, berriz, hiru neurketa deialdietan sartu gabe egon da.
Deialdia: Iraizoz eta Raul atezainak; eta Toquero, Aurtenetxe, Laporte, San Jose, Iturraspe, Llorente, De Marcos, Ibai, Susaeta, Iraola, Aduriz, Castillo, Ekiza, Igor Martinez eta Ramalho jokalariak.
Carlos Gurpegik, Iñigo Perezek eta Ruiz de Galarretak lesionaturik jarraitzen dute.
Hasierako hamaikakoak:
Athletic: Iraizoz; Iraola, Ekiza, Laporte, Aurtenetxe; San Jose, Iturraspe, De Marcos; Susaeta, Aduriz eta Muniain.
Valentzia: Guaita, Victor Ruiz, Mathieu, Barragan, Cissokho, Albelda, Tino Costa, Parejo, Feghouli, Jonas eta Valdez edo Soldado.