2016. urtera arte
Ruiz de Galarreta, lehen taldeko jokalaria
Erredakzioa
Kontratua 2016eko ekainaren 30era arte indarrean egongo da eta bere deuseztapen klausula 30 milioi eurokoa izango da.
Iñigo Ruiz de Galarreta lehen taldeko jokalaria da dagoeneko, kontratu eta federazioaren egoerei dagokienez, jakitera eman du Athleticek. Kontratua 2016eko ekainaren 30era arte indarrean egongo da eta bere deuseztapen klausula 30 milioi eurokoa izango da.
Galarretak belauneko aurreko lotailu gurutzatua hautsi zuen urrian, Bilbao Athleticekin jokatu zuen partida batean. Oraindik ere sendatze prosezuan dago.