Prentsaurrekoa
Urrutia: 'Muniaini laguntzeko gaude baina berak ere lan egin behar du'
Erredakzioa
Fernando Amorebietaren egoerari dagokionez, Urrutiak esan du kontratua berritzea ez dutela baztertzen, baina azken asteetan aldaketarik egon ez dela azpimarratu du.
Your browser doesn’t support HTML5 video
Josu Urrutia Athleticeko presidenteak prentsaurrekoa eskaini du gaur hedabideen aurrean. Iker Muniain "laguntzeko" daudela adierazi du, baina berak ere "lan egin behar" duela gaineratu du.
Hasieratik eskaini zuen mailari eustea "oso zaila" dela aitortu du zuri-gorrien presidenteak, baina beste jokalari batzuek halako egoera bat gainditu zuten bezala, berak ere egin beharko duela esan du.
Fernando Amorebietaren egoerari dagokionez, Urrutiak esan du kontratua berritzea ez dutela baztertzen, baina azken asteetan aldaketarik egon ez dela azpimarratu du.