Aduriz lesionatuta
Llorente titularrekin jarri du Bielsak
Erredakzioa
Eskuin hegalean Ibai Gomez aritu da Markel Susaetaren ordez, baina bizkaitarrak min hartu du, eta ezin izan du entrenamendua bukatu.
Athleticek Sevillaren aurkako partida prestatzen jarraitzen du, Lezaman. Zuri-gorriek astelehenean jokatuko dute Sanchez Pizjuanen, 22:00etatik aurrera.
Aritz Adurizek ez du ostiral honetako lan-saioan parte hartu minduta jarraitzen baitu. Marcelo Bielsak titularrekin jarri du Fernando Llorente, eta eskuin hegalean Ibai Gomez aritu da Markel Susaetaren ordez (zigortuta dago).
Baina Ibaik min hartu du, eta ezin izan du entrenamendua bukatu. Orduan Gaizka Toquero jarri du eskuin hegalean eta, ezkerrekoan Muniain.
Taldea Iraizoz, Gurpegui, Ekiza, Iraola, Laporte, San Jose, De Marcos eta Herrera jokalariek osatu dute. Gauzak horrela, Ander Iturraspe aulkian eseriko dela ematen du.