Sevillaren aurka, 22:00etan
Athleticek jaitsiera postuekiko duen abantaila handitu nahi du
Erredakzioa
Hau izango da Bielsak konfirmatutako hamaikakoa: Iraizoz; Iraola, Gurpegui, Ekiza, Laporte; San Jose, De Marcos, Herrera; Ibai Gomez, Muniain eta Aduriz.
Aritz Adurizek arazorik gabe entrenatu du Lezaman Sevillaren aurkako partidaren aurretik egindako azken entrenamendu saioan. Ondorioz, Sanchez Pizjuanen Bielsak zelairatuko duen hasierako hamaikakoan izango da donostiarra.
Aste osoan taldetik banatuta aritu da aurrelaria giarretan mina duelako; hain zuzen ere, Granadaren aurkakoa zken partidan zelaitik atera behar izan zuen minak jolastea galarzten ziolako. Igande honetan egindako saioan, berriz, entrenamendua osorik egin du.
Beraz, eta azken orduko arazorik ez bada, Aduriz Athleticen erasoan izango da. Berarekin batera zelairatuko ditu Bielsak Iraizoz; Iraola, Gurpegui, Ekiza, Laporte; San Jose, De Marcos, Herrera; Ibai Gomez eta Muniain.
Sevilla, sendo etxean
Talde andaluziarrak 38 puntu ditu, Athleticek baino hiru gehiago, eta biak denboraldiaren hasieran jarritako helburuetatik urruti daude, Europako lehian sartzea espero baitzuten. Hala ere, amaierarako bederatzi jardunaldi falta dira eta oraindik aukera matematikoak dituzte Europan sartzeko.
Sevillako taldea oso sendo ari da etxean, Pizjuanen lortu baitituzte 38 puntuetatik 31. Athletici kosta egiten zaio Sevillan irabaztea: garaipen bakarra lortu du azken 19 urteetan.