Igandean 17:00etan
Laportek oso zail dauka Deportivoren aurka jokatzea
Erredakzioa
Larunbatean erabakiko du jokalariak partida jokatzeko prest dagoen edo ez. Belaunak min ematen dio.
Your browser doesn’t support HTML5 video
Aymeric Laporte Athleticeko jokalariak oso zail dauka Deportivoren aurkako partida jokatzea (igandean, 17:00etan). Belaunak min ematen dio jokalari frantziarrari. Larunbatean erabakiko du Laportek partida jokatzeko prest dagoen edo ez.
Bielsak entrenamenduan jarri ditu ustez Riazorren aterako dituen hamaika jokalariak: Iraizoz; Iraola, Gurpegui, Ekiza, Aurtenetxe; Iturraspe, De Marcos, Herrera; Susaeta, Aduriz eta Muniain.
"Ezin dut hamaikakoa baieztatu, baina gaurko entrenamenduan ikusi duzuena igandean gertatu daitekeenaren antzekoa izan daiteke", esan du Marcelo Bielsa entrenatzaileak.