Entrenamendua
Amorebieta eta Galarreta, protagonistak Lezaman
Erredakzioa
Amorebietak distentsioa izan du bere ezkerreko belaunean, eta baja izan da azken bost partidetan. Ruiz de Galarretari, ordea, ebakuntza egin zioten azaroaren 22an zuntz-haustura baten ondorioz.
Fernando Amorebieta eta Iñigo Ruiz de Galarreta izan dira Lezamako nobedade nagusiak, Athleticek astearte honetan egindako entrenamenduan. Biak taldearekin entrenatu dira.
Amorebietak distentsioa izan du bere ezkerreko belaunean, eta baja izan da Athleticek jokatutako azken bost partidetan. Ruiz de Galarretari, ordea, ebakuntza egin zioten azaroaren 22an zuntz-haustura baten ondorioz.