18:00etan
Barçak jipoituta eta Messi gabe egingo dio azken bisita San Mamesi
Erredakzioa
Zalantza nagusia erasoan du Marcelo Bielsak. Llorentek ala Adurizek? Nork jokatuko du?
Athleticek eta Bartzelonak euren arteko azken partida jokatuko dute larunbat honetan, egungo San Mames futbol-zelaian (18:00etatik aurrera). Barçak eskura du titulua matematikoki eskuratzea, eta Athleticek hiru puntuak beharrezkoak ditu, azken jardunaldiei lasaitasunez aurre egiteko.
Zortzi puntura du talde zuri-gorriak jaitsiera, eta larunbatean jarraipena eman nahi diote azkenaldiotan erakutsitako joko hobekuntzari. Carlos Gurpegik hartuko du Iturrasperen lekua, eta euskarrian Mikel San Jose arituko da, Borja Ekizarekin batera. Zalantza nagusia erasoan du Marcelo Bielsak. Llorentek ala Adurizek? Nork jokatuko du?
Tito Vilanovak, bestalde, normalean jokatzen ez duten jokalariak jarriko omen ditu. Hurrengo asteartean Txapeldunen Ligako kanporaketari buelta eman nahi dio talde katalanak, baina horretarako miraria beharko du (Bayern 4-0eko markagailuarekin nagusitu zen).
Ustezko hamaikakoak:
Athletic Club: Iraizoz; Iraola, San Jose, Ekiza, Aurtenetxe; Gurpegui, De Marcos, Herrera; Susaeta, Aduriz eta Muniain.
Bartzelona: Valdes; Montoya, Bartra, Adriano, Jordi Alba; Thiago, Song, Cesc; Pedro, Villa eta Alexis.
Epailea: Iglesias Villanueva.
Futbol-zelaia: San Mames.
Ordua: 18.00etan.