Itxi

Vigon, 21:00etan

Mailari eusteko puntuak lortzea du helburu gaur Athleticek

Erredakzioa

Lezamako saioan ikusitakoaren arabera, Athleticek honako hamaikakoa aterako du: Iraizoz; Iraola, San Jose, Ekiza, Aurtenetxe; Gurpegui, De Marcos, Iturraspe; Susaeta, Aduriz eta Muniain.

Aduriz izango da, berriro ere, erreferentzia aurreko aldean. Efe.

Athleticek Celta izango du aurkari gaur Vigon (21:00)etan, BBVA Ligako 34. jardunaldian.

Hamaikakoari dagokionez, Marcelo Bielsak Ander Iturraspe jarri zuen Ander Herrera zigortuaren lekuan, atzo, Lezaman egindako entrenamendu saioan. Horrez gain, Gurpegi euskarri lanetan jarri du eta Iker Muniain zelai erdian, baina ezkerreko hegalean. Ondorioz, badirudi Ibai Gomez aulkian geratuko dela Athleticek ostiralean Balaidosen jokatuko duen partidan.

Bielsak asteazkenean agertutako zalantzak argitu eta Celtaren kontra hurrengo hamaika jokalariak zelairatuko ditu: Iraizoz; Iraola, San Jose, Ekiza, Aurtenetxe; Gurpegui, De Marcos, Iturraspe; Susaeta, Aduriz eta Muniain.

Ibairekin batera, deialdian sartu dira Raul ordezko atezaina, Joan Ramalho eta Xabi Castillo atzelariak eta Ismael Lopez, Gaizka Toquero eta Fernando Llorente aurrelariak.

Bestalde, Vigora joan gabe geratuko dira aipatutako Ander Herrera, Fernando Amorebieta eta min hartuta dauden Aymeric Laporte, Iñigo Perez, Iígo Ruiz de Galarreta eta Igor Martinez.

Albisteak (3)