San Mamesen, 12:00etan
Athleticek liga izango du jokoan igandean, Barçaren aurka
Erredakzioa
Berdinketarekin nahikoa izango lukete zuri-gorriek bosgarren liga titulua eskuratzeko.
Athleticek hil edo biziko partida jokatuko du igande honetan Bartzelonaren aurka (San Mamesen, 12:00etan). Partida horretan erabakiko da Emakumezkoen Lehen Mailako txapelduna. Athleticek Barçak baino puntu bat gehiago du une honetan (74-73).
Berdinketarekin nahikoa izango lukete zuri-gorriek bosgarren liga titulua eskuratzeko. Juan Luis Fuentes Athleticen entrenatzailea, igandekoa "partida gogoangarria" izatea espero du.