Amaren Eguna dela eta
Agindutakoa bete eta amaren abizenekin zelairatu zen Athletic
Erredakzioa
Liga Txapelketak jokalariek egindako eskaera onartzea erabaki zuen eta zuri-gorriek euren amen abizenak eraman zituzten kamisetetan.
Athleticeko jokalariek egindako eskaera onartu egin zuen Liga Txapelketak eta kamisetan bakoitzaren amaren izena eramateko baimena eman zien Celtaren aurkako partidan.
Gauzak horrela, Marcelo Bielsak izen ezezagunez osatutako hamaikakoa zelairatu zuen Balaidosen, jokalarien aurpegiak aski ezagunak baziren ere: Moreno (Iraizoz), atean; Sagarna (Iraola), Dominguez (San Jose), Imaz (Ekiza) eta Borde (Aurtenetxe) atzeko lerroan; Laskurain (Susaeta), Nausia (Gurpegui), Derteano (Iturraspe), Arana (De Marcos) eta Goñi (Muniain) zelai erdian eta Zubeldia (Aduriz) erasoan.
Aulkian Mateos (Raul), Chimeno (Ramalho), Torres (Llorente), Pinedo (Toquero), Perez (Ibai Gomez), Aranburu (Castillo) eta Blanco (Isma Lopez) egon dira.