Kargatzen...
Itxi

38 puntu

Athleticek sei puntura du jaitsiera

Erredakzioa

Zaragozak Rayo Vallecanoren aurka lortutako garaipenaren ostean (3-0), sei puntura kokatu du talde zuri-gorria. Denboraldia bukatzeko lau jardunaldi geratzen dira.

Athleticek sei puntura du jaitsiera. Argazkia: EFE

Jaitsiera sei puntura du Athleticek, Zaragozak Rayo Vallecanoren aurka lortutako garaipenaren ostean (3-0). Deportivo dago une honetan, 32 punturekin, jaitsierako aurreneko postuan. Osasunak eta Zaragozak 33 puntu bana dituzte, eta Granadak 35.

Denboraldia bukatzeko lau jardunaldi geratzen direnean, zuri-gorriek hil edo biziko partida jokatuko dute larunbatean (16:00), etxean, Mallorca azken sailkatuaren aurka.

Ondoren, 36. jardunaldian, Zaragozari egingo dio bisita Bielsaren taldeak, eta 37.ean Levante hartuko du, San Mamesen jokatuko duen azken neurketan. Denboraldia Vallecasen itxiko du Athleticek.

Albisteak (3)