Argentinako hedabideen arabera
Athleticek River Plate ekarriko omen du San Mamesi agur esateko
Erredakzioa
Lagunarteko partida ekainaren 7-11 bitartean jokatuko litzateke, eta Katedralaren eraikuntzaren mendeurrena ospatzeko ere erabiliko lukete.
River Plate talde argentinarrak Athleticen kontrako partida jokatuko du San Mamesen, futbol zelai historikoari agur esateko ekitaldi berezi modura. Hori da gaur bertan Argentinako La Nación egunkariak iragarri duena.
Informazio horren arabera, partida ekainaren 7-11 bitartean jokatuko litzateke eta Katedralaren mendeurrena ospatzeko ere erabiliko lukete. San Mames Barriaren inaugurazioa irailaren 15erako aurreikusita dago.