Itxi

ELAk eta LABek

250 lankide kaleratzeko posibilitateari buruz ohartarazi dute

Erredakzioa

Klubarekin harremanetan jarri dira sindikatu biak, baina Athleticek "ez dio ezer". Sindikatuen arabera, "erantzun bat emateko unea" da, isiltasunak zalantza areagotzen baitu.

San Mames Barria. Argazkia: EiTB

Athleticeko 250 lankide kaleratzeko posibilitateari buruz ohartarazi dute ELA eta LAB sindikatuek, eta, aldi berean, erantzun "argia" eskatu diote klubari.

Athleticek langile finko-etendun dauka (txapelgorriak) San Mameseko ateak, berdegunea eta harmailak zaintzeko, baina San Mames Barriarekin langile horiek alde batera utz ditzake Athleticek, ELAk eta LABek ohar batean jakitera eman dutenez.

Klubarekin harremanetan jarri dira sindikatu biak, baina Athleticek "ez dio ezer". Sindikatuen arabera, "erantzun bat emateko unea" da, isiltasunak zalantza areagotzen baitu. Egoerak jarraitzekotan, ELAk eta LABek ez dute langileen erantzuna baztertzen.

Albisteak (3)