Igandean, 19:00etan
Ramalhok eta Iturraspek Iraola eta Ekiza ordezkatuko dituzte Zaragozan
Erredakzioa
Bielsak hasierako hamaikakoa konfirmatu du: Iraizoz; Ramalho, Gurpegui, San Jose, Aurtenetxe; Iturraspe, De Marcos, Herrera; Susaeta, Aduriz eta Muniain.
Jonas Ramalhok eta Ander Iturraspek beteko dute Iraolak (zigortuta) eta Ekizak (min hartuta) hasierako hamaikakoan utzitako lekua Athleticek Romaredan igandean jokatuko duen partidan.
Aldaketok Marcelo Bielsa entrenatzaileak iragarri ditu ostiraleko entrenamenduaren ostean.
Gauzak horrela, argentinarrak ondorengo hamaikakoa zelairatuko du Zaragozan: Iraizoz; Ramalho, Gurpegui, San José, Aurtenetxe; Iturraspe, De Marcos, Herrera; Susaeta, Aduriz eta Muniain.