Adierazpenak
Castillok badaki bere etorkizuna Bilbotik urrun dagoela
Erredakzioa
"Kluba ez da nirekin harremanetan jarri, eta ez dit nire jarraipenaren inguruan ezer esan. Beste eskaintzak hartu beharko ditut aintzat", esan du.
Your browser doesn’t support HTML5 video
Xabi Castillok badaki bere etorkizuna Athleticetik urrun dagoela. Kontratua ekainaren 30ean bukatzen zaio, eta ez duela Bilbon jarraituko onartu du.
"Kluba ez da nirekin harremanetan jarri, eta ez dit nire jarraipenaren inguruan ezer esan. Beste eskaintzak hartu beharko ditut aintzat. Hemen jarraitzeko itxaropena gutxi dut", esan du.
Iaz lesio larria izan zuen belaunean Castillok, eta aurten 270 minutu jokatu ditu Ligan, eta 413 Europa Ligan.