Liga bukatu arte
Valverdek ez du presarik
Erredakzioa
Valentziako presidentearekin bere etorkizunaz hitz egiteko adostuta zuen batzarra datorren astera atzeratu du.
Marcelo Bielsaren etorkizuna argitzear den bitartean, zale askok Ernesto Valverde jotzen dute Athleticeko hurrengo entrenatzaile. Txingurrik Valentziako presidentearekin, bere etorkizunaz hitz egiteko adostuta zuen batzarra datorren astera atzeratu du.
Bere kontratuari buruz behin eta berriro hitz egitea "astuna" dela adierazi du, eta liga bukatu arte ez duela horri buruz hitz egin nahi azpimarratu du. Larunbat honetan Txapeldunen Ligarako txartela izango dute jokoan, Valentziaren aurka.
Valentzian jarraituko ote du Valverde ala bera izango da Athleticeko hurrengo entrenatzailea?