Helburu zuri-gorria
Denboraldi kaskarrari garaipen batekin amaiera eman nahian
Erredakzioa
Marcelo Bielsa entrenatzaile argentinarrak argi dauka Vallecasen zelairatuko duen hamaikakoa. Aldaketa bakarra egongo da: Ibai Gomezek zigortuta dagoen Iker Muniainen ordez jokatuko du.
Athleticek Rayo Vallecanori egingo dio bisita larunbat honetan (21:00etan) BBVA Ligako azken jardunaldian, eta denboraldi kaskarrari garaipen batekin eman nahi dio amaiera.
San Mamesen, aurreko igandean, jokatutako azken partida ofizialean porrot mingarria jaso zuten zuri-gorriek, Levanteren aurka. Agur esan zien orduan Athleticek Europa Ligarako txartela eskuratzeko zituen aukerei.
Marcelo Bielsa entrenatzaile argentinarrak argi dauka Vallecasen zelairatuko duen hamaikakoa. Aldaketa bakarra egongo da: Ibai Gomezek zigortuta dagoen Iker Muniainen ordez jokatuko du.
Ustezko hamaikakoak:
Rayo Vallecano: Ruben; Arbilla, Galvez, Jordi Figueras, Nacho; Trashorras, Javi Fuego; Lass edo Jose Carlos, Franco Vazquez edo Tamudo, Piti; eta 'Chori' Dominguez.
Athletic: Iraizoz; Iraola, San Jose, Gurpegui, Aurtenetxe; Iturraspe, De Marcos, Herrera; Susaeta, Aduriz eta Ibai Gomez.
Epailea: Muñiz Fernandez
Futbol-zelaia: Vallecas
Ordua: 21.00