Itxi

Agur San Mames

Athletic-Bizkaia partidarako sarrerak, 34 eta 80 euro artean

Erredakzioa

Bazkideek doako sarrera izango dute, eta "barriek" sarrera bakar bat erosi ahal izango dute prezio berezian. Partida 20:45ean izango da.

Azken partida ofiziala San Mamesen. Argazkia: EFE

San Mames agurtzeko Athleticek eta jokalari bizkaitarren selekzioak jokatuko duten partida 20:45ean hasiko da, ekainaren 5ean. Hasiera baino hamabost minutu lehenago, neurketaren atarikoak izango dira.

Bazkideek doako sarrera izango dute, eta "barriek" sarrera bakar bat erosi ahal izango dute (34-72 euro bitartean). 14 urtetik beherakoek 12 euro ordaindu beharko dituzte.

Sarrerak soberan egotekotan, asteartean eta asteazkenean jarriko ditu klubak salgai (38-80 euro bitartean, eta 13 euro 14 urtetik beherakoentzat).

Albisteak (8)