Vallecasen
Athleticek borrokatzen agurtu du denboraldia (2-2)
Erredakzioa
Bielsaren mutilek 80 minutu hamar jokalarirekin jokatu behar izan dituzte Adurizek txartel gorria ikusi ondoren, eta Iraizozen akatsak erabakigarriak izan dira.
Athleticek 2-2koaren agurtu du denboraldia, Rayo Vallecanoren aurka. Zuri-gorriek garaipena lortzeko borrokatu dute, baina hamar jokalarirekin 80 minutu oso luzeak egin zaizkio Bilboko taldeari. Gainera, Gorka Iraizozek akats erabakigarriak egin dite, Madrilgo taldeak egindako bi goletan.
Lehenengo zatiko aurreneko minutuetan norgehiagoka oso aldapa gora jarri zaio Marcelo Bielsaren taldeari, Aritz Adurizek bigarren txartel horia ikusi baitu, 10. minutuan. Hala ere, zuri-gorriek borrokatzen jarraitu dute. Vazquezek Gorka Iraizoz atezainaren akats larria ondo aprobetxatu du, eta baloia sareetara bidali du, 18. minutuan. Athleticek sakatzen jarraitu du, eta Susaetak berdinketaren gola egin du, Ibai Gomezen pase ederrari esker (1-1).
Atsedenaldiaren ostean, Aurtenetxek 1-2koa jarri du markagailuan, Rayoko defentsan bati aurrea hartu ostean (50. minutuan). Hala ere, pozak gutxi iraun die zuri-gorrie, Pitik 2-2koa jarri baitu, 55. minutuan. Iraizozek beste akats larri bat egin du, eta Vallecaseko taldeko izarrak gola lortu du. Azkenean, Bizkaiko taldeak 2-2koarekin esan dio agur 2012-2013 denboraldiari.
Fitxa teknikoa:
2 - Rayo Vallecano: Ruben; Arbilla, Galvez, Jordi Figueras (Lass, 58. minutuan), Nacho (Tito, 46. minutuan); Trashorras, Javi Fuego; Jose Carlos, Franco Vazquez, Piti; eta 'Chori' Dominguez (Delibasic, 73. minutuan).
2 - Athletic: Iraizoz; Iraola, San Jose, Gurpegui, Aurtenetxe; Iturraspe, De Marcos, Ander Herrera (Castillo, 62. minutuan); Susaeta, Aduriz eta Ibai Gomez (Toquero, 79. minutuan).
Golak: 1-0: 17. minutuan 'Mudo' Vazquez; 1-1: 30. minutuan Susaeta; 1-2: 48. minutuan Aurtenetxe; 2-2: 53. minutuan Piti;