Agurra
Beñat, Rico eta Koikili, beste askoren artean, San Mamesen egongo dira
Erredakzioa
Vilarchao, Tarantino, Muneta, Alain, Urko Vera, Arriaga, Medina, Lopez Garai, Etxeita, Azkorra, Goitia, Herrerin, Exposito, Carlos Merino eta Alex Goikoetxea jokalariek osatzen dute zerrenda.
Txetxu Rojok eta Iñaki Saezek jakitera eman dituzte Bizkaiko selekzioa osatuko duten jokalarien izenak. Asteazkenean, ekainaren 5ean, indarrak neurtuko ditu Bizkaiko selekzioak Athleticekin, San Mameseko azken partidan.
ETB-1ek eta eitb.com-ek zuzenean eskainiko dute norgehiagoka, asteazken honetan 20:45etik aurrera.
JOKALARIEN ZERRENDA:
A.D. ALCORCON: Urko Vera
BARAKALDO C.F.: Joseba Arriaga eta Unai Medina
KORDOBA C.F.: Aritz Lopez Garai
ELX C.F.: Xabier Etxeita
GRANADA C.F.: Mikel Rico
C.D. GUADALAJARA: Gorka Azkorra
C.D. MIRANDES: Alain Arroyo, Iñaki Goitia , Koikili Lertxundi eta Antxon Muneta
C.D. NUMANTZIA SORIA: Unai Exposito eta Iago Herrerin
S.D. PONFERRADINA: Ander Lafuente
REAL BETIS BALOMPIE: Beñat Etxebarria eta Eder Vilarchao
REAL RACING CLUB: Alex Goikoetxea
C.D. TENERIFE Francisco: Javier Tarantino
FC WACKER INNSBRUCK: Carlos Merino