Itzulera
Etxeitak Athleticen jokatuko duela baieztatu du Elxeko kontseilariak
Erredakzioa
'Leiala izan da: hasieratik azaldu zizkigun bere lehentasunak', esan du Antonio Garcia Hitak. jokalariaren erabakiari buruz galdetu diotenean.
Xabi Etxeitak Athleticen jokatuko duela baieztatu du Antonio Garcia Hita Elx taldeko kontseilari eta kirol arloko arduradunak. "Leiala izan da, hasieratik azaldu zizkigun bere lehentasunak", esan du jokalariaren erabakiari buruz galdetu diotenean.
Etxeitak 25 urte ditu, eta Elxeko oinarrietako bat izan da, taldeak Lehen Mailara igotzea lortu duen denboraldian. Horrek Lehen Mailako hainbat talderen interesa piztu du, baina jokalaria Bilbora itzuliko da. 2008-09 eta 2009-10 denboraldietan, 21 partida jokatu zituen elastiko zuri-gorriarekin.