Itxi

Lezaman

Urrutia eta Bielsa bilduta egon dira

Erredakzioa

Bilbon segurutzat jotzen dute Ernesto Valverdek zuzenduko duela talde zuri-gorria ekainetik aurrera.

Valverde izan liteke Bielsaren ordezkoa. Argazkia: EFE

Oraindik ez dago argi nor izango den Athleticen entrenatzailea hurrengo denboraldian. Gaur Urrutia eta Bielsa bi orduz bilduta egon dira, Lezaman. Zale batzuk alde ditu Rosariokoak eta irtetean txaloak jaso ditu. Presidenteak, ordea, txistuak entzun behar izan ditu.

Bilbon segurutzat jotzen dute Ernesto Valverdek zuzenduko duela Athletic ekainetik aurrera. Dena den, ez da nobedaderik espero, gutxienez, San Mameseko azken partida jokatu arte.

Albisteak (4)