Kargatzen...
Itxi

Aste erabakigarria

Beñat eta Valverderen zain

Erredakzioa

Txingurrirren fitxaketaren berri ematea izango da talde zuri-gorriaren hurrengo pausoa. Hurrengo egunetarako ere espero da Beñaten eta Athleticen arteko akordioa.

Ernesto Valverde. Argazkia: EFE

Aste honetan gauza asko argi daitezke Athleticen. Marcelo Bielsak ez duela Bilbon jarraituko jakinarazi zuen Josu Urrutia presidenteak aurreko ostiralean, eta erabaki horrek Athleticen kokatzen du Ernesto Valverde. Txingurrirren fitxaketaren berri ematea izango da talde zuri-gorriaren hurrengo pausoa.

Hurrengo egunetarako ere espero da Beñat Betiseko jokalariaren eta Athleticen arteko akordioa. Ageriko sekretua da Igorrekoa San Mamesetik oso gertu dagoela.

Albisteak (3)