Fitxaketak
Beñat ez da zuri-gorria izango uztailera arte
Erredakzioa
Athleticek eta Igorreko jokalariak akordioa ia adostuta dute, baina Betisek ez du fitxaketa ekainean egin nahi.
Beñat Etxebarriak eta Athleticek akordioa ia adostuta dute, baina fitxaketa ez da uztailera arte gauzatuko. Betisek bere hartzekodunekin dituen konpromisoei aurre egin beharko die urrian, eta saltzen dituen jokalariengatik jasotakoaren %25a hartzekodunei eman behar die. Beñaten salmenta ofizialki uztailean egiten bada, Sevillako taldeak konpromisoei aurre egiteko denbora gehiago izango du.
Horrela, Igorreko erdilariak elastiko zuri-gorria ez du berriro uztailaren 1a baino lehen jantziko.