Fitxaketa berria
Etxeita, etxera bueltatzen den beste jokalari bat
Erredakzioa
Beñat Etxebarria eta Mikel Balenziagaren fitxaketak iragarri ondoren Athleticek hirugarren jokalari bat fitxatu du, Xabier Etxeita.
Athletic Clubek Elxeko Xabier Etxeita jokalaria fitxatu du datozen hiru denboraldietarako.
Talde zuri-gorria indartzen doa eta Beñat Etxebarria eta Mikel Balenziagaren fitxaketak iragarri ondoren hirugarrenaren berri eman du ere. Athleticen 21 partida jokatu ditu Etxeitak 2008-2009 eta 2009-2010 denboraldietan.
Orain, Athleticera heldu daitekeen hurrengo gizona Osasunako Kike Sola jokalaria da.