Itxi

Denboraldiaurrea

Athleticek ezin izan du Hoffenheim gainditu (0-0)

Erredakzioa

Valverderen taldeak denboraldiaurreko lehen berdinketa eskuratu du. Iago Herrerin izan da jokalari onena.

Athletic, Lezaman entrenatzen. Argazkia: EFE

Athleticek denboraldiaurreko bere lehen berdinketa lortu du, Hoffenheimen aurka hutsean egin eta gero.

Lehen zatiko aukerarik garbiena Hoffenheimek izan du, atsedenaldira heltzeko bost minutu inguru falta zirenean. Firmino gola sartzeko zorian izan da, baina Iago Herrerin atezainak oinarekin aldaratu du baloia.

Bigarren zatia hasi eta berehala, Ibaik izan du markagailua estreinatzeko parada, eta handik gutxira Etxeita (55') eta Kike Sola (57') jokalariena izan da aukera. 66.ean Herrerak gertu izan du Athleticen gola, eta 77.ean Schipplockena saihestu du Iagok.

Fitxa teknikoa:

Athletic: Iago Herrerin; Ramalho, Etxeita, Albizua, Saborit; Moran, Gurpegi; Toquero, Herrera, Muniain; Sola.

Bigarren zatian Ibai Gomez, Iraola, Aurtenetxe, Iturraspe, Beñat, De Marcos, Susaeta, Ekiza, Ruiz de Galarreta eta San Jose jokalariak zelairatu dira.

Hoffenheim: Grahl, Abraham, Beck, Elyounoussi, Polanski, Firmino, Rudy, Toljan, Vestergaard, Volland, Modeste.

Albisteak (2)