Itxi

Asteazkenean, 19:00etan

Valverde konbentzitzeko beste abagune bat, Zaragozaren aurka

Erredakzioa

Athleticek lagunartekoa jokatuko du Sestaon (Las Llanas estadioan), asteazkenean. Entrenatzaile zuri-gorriak jokalari baztertuen zerrenda emango du aste bukaeran.

Muniain Zaragozaren aurka. Artxiboko argazkia: EFE

Athleticek beste lagunarteko bat jokatuko du BBVA Ligako haiserara ondo prestatuta heltzeko helburuarekin. Zuri-gorriek Zaragozaren aurka jokatuko dute Sestaoko Las Llanas estadioan (asteazkenean, 19:00etan), Austrian azkenengo bi lagunartekoetan 0-0 egin ondoren.

Ernesto Valverde prestatzaileak jokalari baztertuen zerrenda aste bukaeran, Zaragozaren eta Nizaren kontrako partiden ostean, emango duela baieztatu du, eta jokalariek entrenatzailea konbentzitzeko abagune ederra zaingo dute Sestaon.

Oscar De Marcosek lesionatuta jarraitzen du (orkatila bihurritu egin zuen Austrian), eta Gorka Iraizozek ez du oraindik taldekideekin entrenamendurik egin. Carlos Gurpegi kapitaina berreskuratu egin da, eta Zaragozaren aurka jokatzeko prest egongo da.

Albisteak (3)