Oroigarria
San Mames zaharreko zelai-zatiak, salgai
Erredakzioa
Bilbotarren futbol zelaiko zelai-zatiak metakrilatozko kutxetan saltzen dira, 40 euroan.
Athleticek salgai jarri ditu San Mames zaharreko berdegune-zatiak. Futbol zelaia ez dute oraindik osorik bota eta berriaren eraikuntzak aurrera jarraitzen du, etenik gabe, eta badira San Mames historikoaren zatitxo bat betiko eduki nahi dutenak.
Berdegunearen zatiak metakrilatozko kutxetan sartu dituzte eta 11cm x 4cm x 8cm tamaina dute. Kutxa bakoitzak 40 euroko prezioa du eta zuri-gorrien denda ofizialetan, Athleticen webgunean eta 902 540 900 telefonoan eros daitezke.