Valverdek erabakita
Ramalho, Galarreta eta Albizua utzita joango dira
Erredakzioa
Athleticeko entrenatzailearen hitzetan, "jokalari horiek denbora daramate jokatu gabe, arrazoi ezberdinengatik, eta ondo etorriko zaie minutu gehiago jokatzeko aukera duten talde batera joatea".
Jonas Ramalho, Iñigo Ruiz de Galarreta eta Unai Albizua Athleticeko jokalariak beste talde batzuetara joango dira, utzita. Erik Moran harrobiko beste jokalaria, aldiz, lehen taldean geratuko da.
Informazioa Ernesto Valverde Athleticeko entrenatzaileak berak eman du, Athleticek Nizaren aurka Donibane Lohitzunen jokatutako lagunartekoaren ostean.
"Aste honetan beraiekin hitz egin dut. Denbora daramate jokatu gabe, arrazoi ezberdinengatik, eta ondo etorriko zaie minutu gehiago jokatzeko aukera duten talde batera joatea", azaldu du Valverdek prentsaurrekoan.